Antzerki Topaketetako sarrerak salgai jarri dituzte
Interesatuek Azpeitiko Udalaren webgunearen bitartez dute sarrerak eskuratzeko aukera
- Azpeitiko Udalak hilaren 29an herrian abiatuko diren XXVIII. Euskal Antzerki Topaketen ikuskizunetarako sarrerak jarri ditu salgai, www.azpeitia.eus web gunearen bitartez.
Osasun egoera dela eta, ohi baino aforo txikiagoa izango du aurten Soreasu antzokiak eta horregatik Udalak "sarrerak aurrez erostea" gomendatzen du.
Edonola ere, haur, gazte eta helduentzako hamaika antzezlan ikusteko aukera egongo da hilaren 29tik azaroaren 20ra bitartean. Nobedade gisa, helduen ikuskizunak 19.30ean izango dira eta umeenak igande arratsaldeetan beharrean larunbat arratsaldeetan egingo dira.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Oiartzunek Erdi Aroko ezkontza bat antolatu du
-
El PNV de Oñati pide a EH Bildu que se "implique en una solución viable y acordada" ante la huelga de la limpieza
-
Recuperación y memoria en Angiozar: presentación del recorrido por las trincheras y 'Munaortuko bunkerra'
-
Aena anuncia reformas en el aeropuerto de Hondarribia en su plan 2027-2031