Gurea aretoko emanaldietarako sarrerak online eros daitezke
Leihatilan ere egongo da eskuratzeko aukera, ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago
- Dagoeneko Gurea aretoan eskainiko diren emanaldi guztietarako sarrera zenbakituak online erosi daitezke www.villabona.eus atarian. Dena den, kontuan hartu behar da online erosten diren sarrerek %5eko kargua izango dutela.
Bestalde, orain arte bezala, Gurea aretoko leihatilan ere egongo da sarrerak eskuratzeko aukera; emanaldia baino ordubete lehenago zabaltzen da leihatila. Zineko bonoak leihatilan bakarrik erosi daitezke.
Aurreikusitako hurrengo ekitaldia urriaren 18an izango da. Gurean bertsoa eta flamenkoa uztartzen dituen Gorria ikusteko aukera izango da, 19.30ean.