- Azpeitiko Udal Liburutegiak egitarau zabala prestatu du hilabete honetarako, beti ere, hilaren 24an izango den Liburutegien Eguna ospatzeko.

Alde batetik, Idoia Torregarairen Jar ezazu liburuzain bat zure bizitzan umore saioa izango da hilaren 22an (19.00etan). Bestetik, haurrentzako ipuin kontaketa saioak egongo dira hilaren 19an (18.00etan eta 5 urteko umeentzat) eta 26an (18.00etan eta 6-7 urtekoentzat).

Plaza mugatuak direla eta, ekitaldietara joateko aurrez eman behar da izena 943 157 195 zenbakira deituz edo 688 815 506 zenbakira wasap bidaliz.