Síguenos en redes sociales:

Azpeitiak 'Tonbola' izango du gaur

Emanaldia 19.30ean hasiko da eta amaitzerakoan aurtengo Euskal Antzerki Topaketen aurrerapena egingo dute

Azpeitiak 'Tonbola' izango du gaur

- Azpeitiko Plaza Nagusiak Hika Teatroa konpainiaren Tonbola kaleko kabaret ikuskizuna hartuko du gaur arratsaldeko 19.30ean.

Emanaldia pandemiak eragindako egoerak eskatzen dituen segurtasun neurriekin burutuko da eta horregatik aforoa mugatua izango da eta ikusle guztiak eserita egongo dira. Bestalde, Udalak jakinarazi du ikuskizuna amaitzerakoan aurtengo Euskal Antzerki Topaketen "aurrerapentxo bat" egingo dela.

Ikuskizunari dagokionez, Tonbola kaleko kabaretak "egoera absurdoetan oinarrituko du bere umorea eta munduan zehar mugek banatuta edota muga baten baitan bizi den jendearen errealitateari erreparatuko dio". Izan ere, herrira iritsi den tonbola berezi honek "tonbolero familia batek eta haren ahuntz atzerritarrak Europan bizirauteko egin beharrekoak kontatzen ditu". Horretarako, denetarik zozketatzen dute: oliba bilketarako lan-kontratuak, maskarillak, bizi-tza sexuala berpizteko audioliburuak, paterak edota Eurovisionen parte hartzeko bi gonbidapenen balioa duen urrezko txartela.