Zarauzko Salbide auzoko lehen jaiak balkoietatik ospatuko dituzte
Pandemiak ez die utzi behar bezalako festak antolatzen, baina egitarau xumea aurkeztu dute astebururako
- Zarauzko Salbide auzoak "festak" izango ditu lehen aldiz. Urte hasieran, Salbide Auzo Elkartea sortu zuten bertako jaiak ospatzeko helburuarekin, eta pandemiak beraien asmoak hankaz gora jarri dituen arren, egitarau xumea antolatu dute asteburu honetarako, "harremanak sendotzeko eta auzo sentimendua indartzeko".
Antolatutako ekimen gehienak balkoietatik egingo dituzte. Bihar, 17.00etan emango diete hasiera jaiei eta ondoren, festetarako egin duten abestia aurkeztuko dute Erlo telebistaren bitartez. Irratsaioa, 18.00etan izango da Glamolatik. Iluntzean, topa egiteko ordua iritsiko da (20.00etan) eta DJ Davilak girotuko du momentua.
Larunbatean, berriz, diana izango da txistulariekin (9.00etan). Arraio irratiarekin irratsaioa egingo dute (11.00etan) eta auzoko txikienen marrazki erakusketa ere antolatu dute (13.00etan). Beste irratsaio batekin ekingo diote arratsaldeari eta 18.30ean Bingoaren txanda iritsiko da. Festak unblenble eginez amaituko dituzte, 20.00etan. Ekintza hauetan guztietan osasun neurriak hartu eta jarraituko dituzte.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Zarautz inaugura la nueva sede de la Policía Municipal
-
Nace Lanera: cuando el euskera es una herramienta de trabajo, surgen oportunidades
-
Tantanez tantan, euskararekiko konpromisoa irudikatzen duen gantxila, eskuz esku Eibarren
-
Cita con la música Ravel de la mano de Mikel Etxekopar e Iñar Sastre en Azkoitia esta sábado