Síguenos en redes sociales:

Doako erakusketa Errenteriako Jantziaren Zentroan

- Musukoak edonon ikusten dira egun hauetan, baita Errenteriako Jantziaren Zentroaren erakusketetan ere. Izan ere, gripe espainiarraren inguruko erakusketa zabaldu du. Beheko solairuan 1918ko neguan Donostiako Boulevarrean hamaika lagun kalean, musukoa jantzita doazela ikus daitezke.

Irailaren erdialdera arte doan ikus daitekeen erakusketak bi zati ditu. Batean, 1918 urteko kale eszena bat, hamaika lagun, bederatzi emakume eta bi gizonezko Donostian. Janzten dituzten beroki eta kapela batzuk jatorrizkojantziak dira XX. mende hasierakoak, gainerakoak garai horretakoen kopiak dira. Aurpegian darama-tzaten musukoak, 1918-1920 urteetako argazkiak oinarri hartuta egin dira.

Bestean, jatorrizko argazkiak eta hainbat testu daude. Horietan Espainiako gripea zer izan zen, eta Euskal Herrian eragindako hamabost milatik gora hildakoez gain, Errenterian, Gobernadore Zibilaren aginduz ezarri ziren debekuak aipatzen dira, besteak beste: eskolen itxiera eta asteroko azoken debekua.

Udarari begira, Jantziaren Zentroak gaueko visita gidatuak eskaintzen ari da lehendabizikoz. Guztiak larunbat gauean izango dira, hurrengoak abuztuaren 8an eta 22an burutuko dira, iluntzeko 22.00etatik aurrera. Parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da jantziarenzentroa@errenteria.eus helbidera idatziz edo Errenteriako turismo bulegora deituz, 943 494 521 telefono zenbakira.

Jantziaren Zentroa larunbatetan goiz eta arratsaldez irekitzen da eta igande eta jaiegunetan goizean soilik. Bisita libreak hiru euro balio du eta gidatuak, bost.