- Lasarte-Oriako Udalak erabaki du Okendon egitekoak ziren uztaileko kultur jaduerak Andatza plazara lekualdatzea, COVID-19agatik ezarritako osasun neurriak beteko direla bermatzeko. Sarrera nahiz irteera Buruntza kaletik egingo da, baina hango puntu ezberdinetatik. 200 aulki egongo dira, metro eta erdiko tartearekin bereizita. Maskara erabili beharko da eserlekuan jarri arte.