Izaskun Marañonek elikagaien industriari zuzendutako webinarra emango du bihar
Hitzaldia 10.00etatik 11.00etara izango da Zoom plataformaren bitartez
- Elikagaien industriari zuzendutako laugarren webinarra antolatu du Oarsoaldea eskualdeko garapen agentziak, Debegesa eta Tolosaldea Garatzen agentziekin batera, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak finantzatutako Gure Market egitasmoaren barruan.
Saioa bihar 10.00etatik 11.00etara izango da eta hizlaria Izaskun Marañon Tecnaliako Elikadura Osasungarriaren arloko proiektuburua da. Webinarra Zoom plataformaren bitartez emango da eta izen-ematea https://forms.-gle/obPsJtmPdGyHAp7F8 helbidearen bitartez emango da.
Webinarra elikagaien sektorean lan egiten duen edonorentzat da: elikagaien industria, saltoki txikiak, cateringa, taberna, jatetxea, e.a.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, elikagaien industrian ekonomia zirkularra aplikatzea aukera bat izan daiteke elikagai-enpresentzat, alde batetik, Espainiako 2030 estrategia eremu horretan betetzeko eta bestetik, beren lehiakortasun ekonomikoa hobetzeko, kontsumitzailearen joera eta eskaera berriei erantzun ahal izateko.
Azpiproduktuak diru-sarrera eta negozio-iturri berri bihur daitezke enpresentzat, eta osagai eta elikagai berritzaileak garatzeko funtsezko osagarria da, kontsumi-tzailearen eskaerei erantzuteko. Horrez gain, arrakasta izan duten hainbat kasu aurkeztuko dira.
Jexux Leonet Oarsoaldea agen-tziako presidenteak gonbita egin die elikagaien industriarekin zerikusia duten pertsona eta enpresa guztiei parte har dezaten.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
La nueva cafetería con encanto del barrio Altamira de Ordizia
-
A sorteo las mejores tribunas para ver la sokamuturra en las fiestas de San Bartolomé de Elgoibar
-
Donostia defiende su apuesta para ser ciudad de referencia en la biociencia
-
“La biociencia necesitan un ecosistema activo y políticas que lo favorezcan”