Zaldibiako liburutegian ez da aurretiazko txanda behar
Uztailaren 30a bitartean egongo da zabalik, goizeko 9.00etatik 15.00etara bitartean
- Zaldibiako Udal liburutegiak neurri berriak hartu ditu, eta irekita egongo da uztailaren 30a bitartean. Orain arte txanda hartu beharra bazegoen ere, dagoeneko tramite hori albo batera gelditu da eta ez da aurretiazko hitzordua beharko liburutegira joan ahal izateko.
Hala ere, eta neurri batzuk indarrean jarraituko dute. Hala nola, goizeko ordutegian egongo da zabalik, 9.00etatik 15.00-etara. Maskararen derrigortasuna ere mantenduko da eta espazio horretan sartu aurretik jan-tzi egin beharko da musukoa, baita sarrerako aparagailuan eskuak garbitu ere. Irakurleek ezingo dituzte apaletako liburuak ukitu, baina bai liburuak etxera eraman edo etxean dituztenak itzuli. Ordenagailuak erabilgarri daude, eta liburutegiko mahaietan launa pertsona eser daitezke gehienez. Zalantzarik izanez gero, 943 160 338 zenbakira deitu daiteke.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Oñati avanza hacia la creación de su propia comercializadora de energía
-
Las fiestas del barrio de las estaciones, en Urretxu y Zumarraga
-
Pasaia: Los antxotarras pueden pedir su tarjeta para la zona de residentes
-
Fernando Magaldi recala en Lazkao con su reto solidario en apoyo a las personas con enfermedades raras