- Alarma egoera bukatuta, gaurtik aurrera errefusaren bilketarako lehengo bilketa sistema berrezarri egingo da Zizurkilen, hau da, errefusaren kaleko edukiontziak kenduko dira etxez etxe bilduko da etxeko ontzien bitartez (larunbatetan, 22.00etan jasoak izan daitezen).
Udalak beharrezkoa ikusi du aurreko bilketa-sistema berriz martxan jartzea. Denbora honetan, zaborrak lurrean uzten ziren puntu beltz gehienak bere horretan jarraitu dute. Gainera, birziklatze-tasa 10 puntu jaitsi da, hau da, 2020ko lehenengo hiru hilabetetan birziklatze-tasa %70etik gorakoa izan zen eta apirilean %61ekoa izan da.