Urnieta haurrentzako espazio berritu bat prestatzen ari da
Egape ikastolako eremua material egokiagoak dituen jolastoki naturalizatu batean bihurtuko da
- Urnietako Udalak Egape ikastolak Lizardi kalean duen jolastokia hobetzeko lanak hasi ditu, espazio berritu eta egokia sortzeko, haurrek beren trebetasunak gizarteratu eta indartu ditzaten.
Horretarako, hondatuta zeuden jokoak kendu dira, eta horien ordez, Heziberri 2020 proiektura egokitutako espazio naturalizatu bat eraikiko da, metodologia eta material egokiagoekin.
Heziberri 2020 planaren helburua argia da: Europako esparruan hezkuntzaren eta prestakuntzaren arloan 2020rako ezarritako berrikuntza? eta garapen? ildo estrategikoak bateratzea etorkizuneko belaunaldiak ongi prestaturik egon daitezen
Gauzak horrela, estimulazio sentsoriala, gaitasun motorren garapena eta haurren elkarrekin-tza soziala eta fisikoa sustatuko dira, baita mugimendu askea ere. Gainera, pertsona bakoitza modu ezberdinean erlazionatzen dela kontuan hartuta, ingurune berriak lagunduko du guztien inklusioan.
Lanek datozen asteetan jarraituko dute eta jolastoki berria 2020-2021 ikasturtea hasten denerako amaituta egongo da.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Oñati: el Aloña Mendi suma al ajedrez a su familia deportiva
-
El Concurso de Fuegos Artificiales de Donostia celebra su 60 aniversario por todo lo alto
-
Donostia animará al turista a descubrir otros lugares de Gipuzkoa y Euskadi
-
El PNV pide destinar los 16 millones del remanente a "cinco proyectos clave" para Arrasate