Bihar zabalduko da Lazkaoko igerilekua
Kanpoko igerilekuak 300 pertsonako aforoa izango du gehienez ere eta aurrez txanda hartu beharko da
- Bihar zabalduko ditu ateak Lazkaoko kanpoko igerilekuak. Azken egun hauetan barneko igerilekua eta gimnasioa irekita egon dira, eta bihartik aurrera kanpoko instalazioez gozatzeko aukera izango dute. Hori bai, COVID-19ak eragindako eta hartu beharreko neurriei erreparatuz, igerilekuetara sartzeko aurretikako hitzordua hartzeko bazkide izan behar da, bestela egunean bertan dagokion sarrera ordainduz sartu ahal izango da horretarako lekua baldin badago, noski. Kontuan izan behar da gehienezko aforoa 300 pertsonakoa izango dela, eta muga hori ez dela gaindituko inolaz ere. Igerileku estaligabeetako bazkide kontsideratuko dira kiroldegiko bazkide-tza plusa dutenak eta udako igerilekuetako bazkidetza egin dutenak, horiek lehentasuna izango dute kanpoko igerilekuez gozatzeko orduan. Erreserbak lazkao.eus webgunean egin beharko dira, horretarako sortutako aplikazioan. Udako igerilekuetako bazkidetza Lazkaon erroldatuta daudenek bakarrik egin ahal izango dute.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Urnieta recibe las conclusiones del diagnóstico sobre la vivienda
-
Los aparcamientos públicos cerrados y rotatorios para bicicletas llegan a Azpeitia
-
Detectan un foco de lengua azul en una explotación ganadera de Arrasate
-
Un rayo impacta en la histórica universidad de Oñati y tumba una de sus estatuas