Debako Udalak zaintza sare solidarioa eten egin du
Alarma egoerak iraun zuen bitartean martxan izan ziren hainbat zerbitzu eta ekimen geratu dituzte jada
- Hilaren 19an Eusko Jaurlaritzak Osasun alarma egoerari amaiera eman zion Euskadin eta egun horretatik aurrera Debako Udalak eten egin ditu, "momentuz", alarma egoerak iraun zuen bitartean indarrean egon ziren hainbat zerbitzu eta ekimen.
Horietako bat beharra zuten herritarrei laguntza emateko helburuarekin sortu zen zaintza sare solidarioa da. Beraz, Udalak jakinarazten du "zaintza sarean harremanetarako jarritako bideak ez dira erabilgarri egongo, baina laguntzarik behar duenak, Herritarren Arreta Zerbitzura (943 192 840), Gizarte Zerbitzuetara (943 192 933) edo Udaltzaingora (943 608 040) dei dezake".
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Dos detenidos por robar con violencia a un hombre de avanzada edad en Donostia
-
Dolor por la tragedia en los Pirineos: "Karlos merece un bonito homenaje y ser recordado por siempre"
-
Chupinazo al ritmo de los coros de ‘Etxegiña’ en Elgoibar
-
El Instituto Bidasoa de Irun cuenta con un nuevo receptor geodésico