Ikastaroetako erabiltzaileen iritzia jasoko dute Lazkaon
- Kiroldegietako errealitatea moldatu egin behar izan da azken hilabeteetan koronabirusak eragindako osasun krisiaren ondorioz, eta Lazkaoren kasuan orain iritzi eta ekarpenak emateko ordua iritsi da. Hain zuzen ere, Joxemiel Barandiaran Kiroldegiko arduradunek azaldu dute dagoeneko urteko denboraldia amaitu-tzat emango dutela hilabete amaieran: "COVID-19ak hankaz gora jarri du, eta modu bat edo bestera, irakasleek eta ikasleok egin duzuen esfortzu handiz ekainaren 30ean amaiera emango diogu 2019/2020 denboraldiari".
Ezjakintasunaren aurrean erabakiak hartzea ez da erraza, eta hala mintzatu dira zuzendaritzatik: "Egun, irailean edukiko dugun egoera aurreikustea ez da erraza. Honek, nola ez, datorren urteko denboraldiko ikastaro eskaintza, 2020/2021koa, pandemia ondorengo errealitatera egokitzeko zailtasun handiak sortzen ditu momentu honetan. Gure asmoa gaur gaurkoz, baina, irailean gerta daitezkeen eskenatoki ezberdinetara ahalik eta hoberen egokitu ahal izango lukeen kirol ikastaroen eskaintza aurrez lantzea da".
Hori egin baino lehen, ordea, ikastaroetako erabiltzaileen iritzia jaso nahi dute. "Ikastaroak eraldatu eta egokitzeko lanei aurre egiteko lagungarri izango litzaiguke, datorren ikasturteko ikastaroetan jarraitzeko asmoa dagoen edo ez jakitea", gehitu dute. Beraz, irailean hasiko den ikasturte berrian egongo diren ikastaroetan parte har-tzeko interesa izango balu norbaitek, kiroldegia@lazkao.eus helbidera mezu bat bidali beharko da, azalduz izen-abizenak, parte har-tzen den ikastaroaren izena eta ikastaroaren ordutegia. Helbide berera bidali beharko dira iradokizun eta ekarpenak, azkenean, erabiltzaileak direlako ondoen ikusten dituztenak egon ahal izan diren hutsune eta beharrak.