Síguenos en redes sociales:

Bukatzear dira Villabonan kontsumo bonoak

Kanpainarako ezarri diren 30.000 euroak amaitzen direnean, bonoak saltzeari utziko dio Udalak

- Amasa-Villabonako udalak martxan jarritako kontsumo bonoen kanpainak herritarren erantzun paregabea izan du: dagoeneko ia 9.000 bono saldu dira eta soilik beste 1.000-1.500 inguru geratzen dira salgai.

Denera, 10.500-11.000 bono inguru banatuko dira eta kanpainaren finantziaziorako udalak ezarritako 30.000 euroak amaitzen direnean, bonoak saltzeari utziko zaio. Arduradunaren arabera, egun gutxitan iritsi daiteke momentu hori, ziurrenik aste honetan, eta, beraz, interesa duten herritarrei gomendatu zaie ahalik eta azkarren gerturatzea udaletxeko arkupeetan dagoen salmenta puntura (10.00-13.00 eta 16.30-19.30).