Hondakinen bilketak datu onak laga ditu Debabarrenan
Iazko apirilarekin alderatuta organikoaren bilketa %14 igo da eta errefusarena %5,3 jaitsi da 2020ko apirilean
- Debabarreneko Mankomunitateak gaikako bilketaren apirileko datu "positiboak" ezagutzera eman ditu. Izan ere, joan den urteko hilabete berdinarekin alderatuta, organikoaren bilketa %14 igo da eta errefusarena %5,37 jaitsi da 2020ko apirilean.
Iosu Arraiz, Mankomunitateako lehendakariak, adierazi duenez, "gaikako bilketaren tasa %56an mantendu da, eta datu positibo hori nagusiki herritarrek, konfinamendua gorabehera, beren etxebizitzetan hondakinak banatzen jarraitu dutelako da".
Beiraren bilketa 204 tonatik (2019an) 142 tonara (2020an) murriztu da baina beherakada hori "tabernak eta jatetxeak bi hilabetez itxita egon direlako izan daiteke". Ontzien hondakinak (edukiontzi horira botatzen direnak), aldiz, "2019an 122 tona izatetik, 2020an 149 tona izatera igaro dira". Paperari eta kartoiari dagokienez, kaleko edukiontzietan bildutako kopurua "ia berdin" mantendu da.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Trabajo en 'auzolan' para iniciar a las excavaciones en el poblado de la Edad de Hierro de Munoaundi
-
“Sin activismo y decisión política, el euskera corre un riesgo muy importante”
-
“Hemos superado en ambición los proyectos estratégicos que marcamos”
-
“Los ecosistemas locales de cuidados retrasan el ingreso de una persona en una residencia”