- Urretxuko Udalak ekitaldi sorta antolatu du Joxe Mari Iparragirreren jaiotzaren 200. urteurrena ospatzeko. Koronabirusa dela eta, ekitaldiak datorren urtera atzeratzea erabaki da.

Urtarrilean Koldo Izagirrek Bertsoaren harria liburua aurkeztu zuen eta martxoaren 14an Iparragirre, bihotzeko Jose Mari antzezlana estreinatu behar zen. Bezperan koronabirus kasu bat atzeman zen herrian eta antzerki saioa atzeratu egin zen. "Pena izan zen, martxoa oso beteta baitzetorren eta iraileko ekitaldiak antolatzeko bilerak hasiak baikenituen. Irailaren 5eko herri an-tzerkiak, adibidez, ikusmin handia piztu zuen", aipatu du Maialen Fidalgo zinegotziak.

Udalak gainontzeko ekitaldi gehienak datorren urtera atzeratzea erabaki du. "Ez dugu aforoa mugatu nahi, ez dugu maskarekin, estresatuta, lasai mugitu ezinik€ ibili nahi. Gure ustez, hobe da pixka bat gehiago itxarotea eta ekitaldiez behar den bezala gozatzea. Ekitaldiak egoera hau gainditu aurretik egiten baditugu, ezingo dugu merezi bezala gozatu. Ez du merezi urteurrena 2020an ospatzearekin tematzea. Gainera, Iparragirre abuztuaren 12an jaio zen. Beraz, urteurrena ospatzeko epea 2021eko abuztuaren 12an amaitzen dela esan dezakegu".

Bitartean, lehiaketa bat antolatu dute. "Herri Museoa egitasmoan QR kodeen bidez Iparragirre eta Urretxu ezagutzeko aukera ematen dugu. Erosotasunagatik egin genuen QR bidez. Egungo egoeran, primerakoa da. Izan ere, jendeari ezer ukitu gabe eta pilaketarik gabe istorio bat en-tzuteko aukera ematen diogu. Gainera, egitasmo horren inguruan lehiaketa antolatu dugu. Horrela, Iparragirre 2020 bizirik mantentzea lortu dugu".