100 aparkaleku berri izango dira Zarauzko Lapurdi kalean
Horietatik 40 egoiliarrentzat izango dira eta beste 60ak TAO sistema bitartekoak
- Zarauzko Udalak 100 aparkaleku berri sortuko ditu Lapurdi kalean: hauetako 40, 1 guneko egoiliarrentzat izango dira eta beste 60ak TAO sistemak araututako gune urdina izango dira.
Lanak bihar hasiko dira eta aparkaleku hauek sortu ahal izateko, Lapurdi kalea norabide bakarrean bilakatuko da, kalearen hasieratik, tren geltoki aurrean, eta kalearen amaiera arte, Kortazarreko eremuan.
Tesec Señalizacionesenpresak egingo ditu lanak eta udalak, guztira 14.674 euro gehi BEZ inbertituko ditu proiektu honetan.
“Aparkaleku hauek zarauztarrek sarritan eskatutakoak dira, bereziki, 1 guneko bizilagunek. Guretzat aparkalekuaren gaia lehentasuna da. Gai garrantzi-tsu honi erantzunak ematen jarraitzen dugu, pausoz pauso, proiektu berriak gauzatu”, esan zuen Iker Basurko mugikortasun zinegotziak.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Cinco directoras presentarán sus películas en Tabakalera este mes de mayo
-
"Publikoa ai do!" abestia Ordiziako Euskal Eskola Publikoen Jaiaren erdian
-
El abogado del acusado de la muerte de Lukas Aguirre no hará escrito de defensa si no se amplía el plazo
-
Asensio asegura no tener "ninguna preocupación" ante una posible citación judicial