Merkatariei laguntzak bozkatuko dira bihar Plenoan
Lazkaoko Udalak ostegun honetan egingo du ohiko bilkura, arratsaldeko 18.30ean
- Bigarren fasearekin batera normaltasunerako bidea hartu da, eta Lazkaoko Udalak bihar egingo du ohiko Osoko Bilkura, arratsaldeko 18.30ean. Presentziala izango da eta udaletxean egingo da, ohiko legez. Landuko diren gaien artean dago COVID-19a dela eta merkatari eta ostalariei zehaztutako diru- laguntzak emateko oinarriak, baita pandemiaren eraginez Udal tasetan hobariak zehaztea ere. Horrez gain, 2020 urteko aurrekontua burutzeko Udal araua aldatu eta kreditu gehigarria bozkatu beharko dituzte ordezkariek eta baita kirol zerbi-tzuak esleitzeko kontratazio espedienteak, besteak beste.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
«Euskalduna etxean arrotz», euskararen zapalkuntzari buruzko dokumentalaren aurkezpena Azpeitian
-
Azkoitiko Euskara Planari buruzko bi bilera ireki egingo dira abenduan eta urtarrilean
-
El PNV, crítico con el uso inadecuado de las terrazas en Eibar
-
Hernani modifica tres cruces para que los buses articulados lleguen a Astigarraga