Arratoien aurka, tratamendu bikoitza
Lazkaoko Udalak arratoien aurkako zerbitzua indartu egingo du, kopuruak gora egin ostean
- Arratoiak gure herrietan ikusten ditugu noizbehinka, eta tenperaturak gora egin ahala kopuruak gora egiten du. Hala, eta haien presentzia jaisteko asmoarekin, Lazkaoko Udalak neurri bereziak hartuko ditu. Orain arte hilean behin egiten zuten arratoiak tratatzeko zerbitzua, saio bakoitzean udalerri erdia; eta abisu zehatzak ere bai. Orain jakinarazi dutenez zerbitzuaren maiztasuna bikoiztuko dute eta hilean bi aldiz egingo dira tratamendu hauek. Karraskarien kontrol-puntuak zabalduko dira estolderia-sarean, eta baita biztanleek ikusi dituzten guneetan ere.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Txikilandia vuelve a Arrasate un año más, fiel a su esencia y lleno de novedades
-
Aretxabaleta: Basotxo abraza a la generación del 35 en un homenaje cargado de memoria y agradecimiento
-
EAJ/PNV de Andoain presenta una batería de propuestas para 2026 ante la "inacción de EH Bildu"
-
El Ayuntamiento de Irun organiza un curso gratuito de lenguaje de signos para jóvenes