Adimen artifizialaren inguruko saioa izango da gaur
Lorena Fernandez eta Xabier Uribe-Etxeberria adituak arituko dira ZarautzOnen bitartez
- Gaur, ZarautzOn elkarteak antolatutako hirugarren solasaldia izango da. Big data eta adimen artifiziala izango dute hizpide, Lorena Fernandez Deustuko Unibertsitateko Identitate Digitaleko zuzendariak eta Xabier Uribe-Etxebarria Anboto Group proiektuaren eta Sherpa adimen artifizialaren inguruko enpresaren sortzaileak. Elkartetik azaldu dutenez, Sherpa.ai Osakidetzarekin elkarlanean aritu da Euskadin pandemiaren bilakaera identifikatzen duen aplikazio bat gara-tzen, ZIUn oheen beharra aurreikusteko.
Big Data kontzeptuaren esanahia, honek adimen artifizialarekin duen zerikusia, datuen erabilera pribatuaren muga etikoa edota adimen artifizialak koronabirusaren garai hauetan izan dezakeen eragina aztertuko dute.
Saioa elkarteak dituen Youtube eta Nirestream plataformetatik jarraitzeko aukera izango da. 18.30ean emango diote hasiera.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Txikilandia vuelve a Arrasate un año más, fiel a su esencia y lleno de novedades
-
Aretxabaleta: Basotxo abraza a la generación del 35 en un homenaje cargado de memoria y agradecimiento
-
EAJ/PNV de Andoain presenta una batería de propuestas para 2026 ante la "inacción de EH Bildu"
-
El Ayuntamiento de Irun organiza un curso gratuito de lenguaje de signos para jóvenes