Abotsanitzek lanpostuak betetzea eskatu dio Udalari
Udal taldeak 2017an onartutako lan eskaintzak gauzatzeko exijitu dio Hondarribiko gobernuari
- "Hondarribiko Udalak baditu baliabide nahikoak osasun krisiari erantzuteko. Urtetik urtera gastatzen duena baino gehiago biltzen du, eta dagoeneko 54 milioi euroko soberakina pilatu du". Hala adierazi du aste honetan Abotsanitzeko udal taldeak, Udalak "dirua soberan" eduki arren, bere "lanpostuen zerrendako 18 lanpostu bete gabe" dituela salatuz. Ildo horretan, "azken hiru urteetan onartu diren lan publikorako eskaintza bat bera ere" ez dela gauzatu zioten Abotsanitzetik, naiz eta denbora horretan Udalbatzak "orotara, 25 lanpostu sortzea" erabaki. Lanpostu horiek betetzea osasun krisiak eragindako kalteak zuzentzeko modu onena dela uste dute Abotsanitzen. "Hori guztiagatik, ofizialki publikatuta dauden lan eskaintza publiko guztiak berehala gauzatzeko eta hutsik dauden udal langile zerrendako lanpostuak osatzeko prozesuak irekitzeko exijitzen diogu Udal Gobernuari", amaitu zuten udal taldetik.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Trabajo en 'auzolan' para iniciar a las excavaciones en el poblado de la Edad de Hierro de Munoaundi
-
“Sin activismo y decisión política, el euskera corre un riesgo muy importante”
-
“Hemos superado en ambición los proyectos estratégicos que marcamos”
-
“Los ecosistemas locales de cuidados retrasan el ingreso de una persona en una residencia”