Villabonako merkatari eta ostalariek eskatu dezakete dirulaguntza
Jarduera erabat etenik izan badute 600 euro emango ditu Udalak eta etetea partziala izan bada, 400 euro
- Merkatari eta ostalarientzat dirulaguntzak onartu ditu Amasa-Villabonako Udalak urgen-tziazko tramite bidez eta eskaera egiteko gaurtik maiatzaren 18ra izango da.
COVID-19aren eraginez denda edo taberna itxita eduki behar izan duten merkatari eta ostalariek laguntza hauek eskatzeko aukera izango dute. Erabateko etetea eman bada, hileko 600 euro emango dira eta etetea patziala izan bada, 400 euro. Helburu honetara bideratu den 258.000 euroko aurrekontua amaitu arte emango dira.
Tramitazioa ahalik eta gehiena murritu nahi da eta, ondorioz, eskaera egin behar izango duten merkatari eta ostalariek bi inprimaki bete eta agiri bat aurkeztu beharko dute (Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Alta historikoaren dokumentua).
Dokumentazioa aukezteko bi bide daude. Aurrez hitzordua eskatuz Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoan. Horretarako zuretzat@villabona.eus helbide elektronikoara idatzi edo 943 692 100 telefonora deituz hartu daiteke. Telematikoki edo posta elektroniko bidez ere egin daiteke (dokumentuak www.villabona.eus web orrian daude).
Zizurkil-Villabonako merkatari elkarteak bideo bat zabaldu du aste honetan denda txikietan kontsumitzearen garrantziaz hitz egiteko, ekonomia zirkularraz, hain zuzen ere. "Villabonan denda txikiak dira ekonomia zirkularraren oinarri eta honek zuzenki edo zeharka herritar guztioi egiten digu mesede. Itxaropenez begiratu nahi diogu etorkizunari, baina horretarako erosketak denda txikietan eginez jarraitu behar dugu" diote bideoan eta ikasbide batekin amaitzen dute: "Dirua herrian bertan jartzen badugu mugimenduan, krisiarekin amaituko dugu".
Temas
Más en Gipuzkoa
-
El abogado del acusado de la muerte de Lukas Aguirre no hará escrito de defensa si no se amplía el plazo
-
Asensio asegura no tener "ninguna preocupación" ante una posible citación judicial
-
La Diputación dirige 1,87 millones a ayudas que apoyan el emprendimiento
-
La Guardia Municipal interceptó diez drones sin permiso de vuelo en 2023 en Donostia