Bilduk krisiari aurre egiteko plana aurkeztuko du Elgoibarren
Jon Peli Uriguenek arratsaldean emango ditu azalpenak zuzenean, koalizioaren Facebooken
- Elgoibarko EH Bilduk koronabirusak herrian eragindako krisi ekonomiko eta sozialaren ondorioei aurre egiteko prestatu duen plana aurkeztuko du gaur (19.00etan), koalizioaren bozeramailea den Jon Peli Uriguenek EH Bilduren Facebook bitartez eskainiko duen agerraldi batean.
Elgoibarko EH Bilduk bere kezka azaldu du "krisiaren ondorioei aurre egiteko Udal gobernua erakusten ari den ekimen faltagatik".
Bere ustetan, ekimen politikoa "itxita dauden dendei eta tabernei zerga salbuespenak ezartzera mugatu da; gure udalerriko ekonomia berpizteko eta herritarrak zaintzeko ekimen politiko indar-tsuagoa behar denean".
Temas
Más en Gipuzkoa
-
El abogado del acusado de la muerte de Lukas Aguirre no hará escrito de defensa si no se amplía el plazo
-
Asensio asegura no tener "ninguna preocupación" ante una posible citación judicial
-
La Diputación dirige 1,87 millones a ayudas que apoyan el emprendimiento
-
La Guardia Municipal interceptó diez drones sin permiso de vuelo en 2023 en Donostia