Ikasleei ekipo informatikoak banatu zaizkie Tolosan
25 haur-gazte eta nerabeei ordenagailuak eta Interneterako konexioak eman dizkie Udalak
- Tolosako Udalak ekipo informatikoak banatu ditu arrakala digital akademiko eta soziala bizi duten ikasleen artean.
Beharrak aztertuta eta baliabideak eskuratuta, boluntario taldearekin elkarlanean banatu dira ordenagailuak eta ahalbidetu dira Interneterako konexioak. Guztira, 25 ekipo informatiko banatu dira isolamendu egoera ez areagotzeko helburuarekin.
Tolosako Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, DBHko eta Batxilergoko ikasketak egiten dituzten, Laskorain Ikastola, Herrikide Ikastetxea eta Samaniego-Orixe ikastetxeetako zuzendariek helarazi dizkiote Udalari zein diren behar zehatzak.