- Alarma egoera ezarri zenetik, Legazpiko Udala adinekoei laguntzen saiatu da. Izan ere, kolektibo hau ahulenetakoa da. Adinekoei lagun-tzeko, besteak beste, 70 urtetik gorako ia guztiekin harremanetan jarri da. Udalaren izenean deitu dutenek zer moduz dauden galdetu diete eta, erantzunen arabera, Legazpiko adinekoek ondo daramate konfinamendua.
Udalak 1.310 adinekorekin hitz egitea lortu du. Gehienek ondo daudela eta behar guztiak beteta dituztela erantzun dute. Udalarekin harremanetan jarri nahi dutenek 010 edo 943 737 030 zenbakira deitu dezakete.