Síguenos en redes sociales:

Zumaiako 'Barrutik' argazki lehiaketak baditu irabazleak

Nahia Garcia izan da 16 urtetik beherakoen artean irabazlea eta Igor Alday 16 urtetik gorakoen artean

Zumaiako 'Barrutik' argazki lehiaketak baditu irabazleak

- Etxean egoteko agindua arintzeko Barrutik argazki lehiaketa antolatu zuen Zumaiako Udalak, Baleike hedabidea, Distira argazki elkartea eta Gertu merkatari eta ostalari elkartearekin elkarlanean.

Lehiaketa bi ataletan banatu zuten eta dagoeneko iragarri dituzte irabazleak: 16 urtetik beherako atalean 46 argazki aurkeztu dituzte herritarrek, eta saria Nahia Garciarentzat izan da. 16 urtetik aurrerakoetan, berriz, 97 argazki izan dira guztira eta irabazlea Igor Alday izan da. Gertu dendetan erosteko bale bat eta elkarteko jatetxe batean afaria lortu dute irabazleek, hurrenez hurren.

Era berean, lehiaketan parte hartu duten 143 zumaiarren artean Gertu elkarteak emandako 50 euroko bi bono zozketatu dituzte. Sari hauek eskuratu dituztenak honakoak izan dira: Sonia Alvarez eta Ugaitz Guerra.

Etxean eta etxetik ateratako argazki hauek guztiak baleike.eus webgunean zintzilikatu dituzte.

Barrutik egitasmoaren baitan, martxan da literaturaren inguruko bigarren erronka. Lanak aurkezteko azken eguna, igandea izango da.