Maxixatzenek pintxo lehiaketa berezia abiatu du Azkoitian
Parte hartzeko egindako pintxoaren argazki bat bidali daiteke bihar gauera arte korreo elektronikoz
- Maxixatzen herri komunikabideak koronabirusak eragindako egoerara moldatutako pintxo lehiaketa antolatu du.
Lehiaketan azkoitiar guztiek har dezakete parte, "egoki ikusten dituzten osagai guztiak erabilz". Hori bai, "epaimahaiak pintxoa dastatzeko aukerarik izango ez duenez, itxurak berebiziko garrantzia izango du".
Edonola ere, pintxo lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek mezua bidali behar dute maxixa-tzen@maxixatzen.eus helbide elektronikora edota 688 846 351 telefono zenbakira; "lehiaketan parte hartu nahi dela zehaztuz eta parte hartzailearen izen-abizenak, telefono eta NAN zenbakiak, pintxoaren argazkia eta pintxoaren izena jarriz".
Proposamenak bidaltzeko epea bihar (22.00etan) amaitzen da eta irabazlearen izena ostegunean (21.00etan) jakinaraziko dute. Honek Maxixatzen eta Urola Kostako Hitzaren urtebeteko harpidetza irabaziko ditu.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Las vecinas y vecinos organizan un almuerzo solidario con los jóvenes de Mali en Amara Berri
-
Cuatro nuevas cámaras de tráfico vigilan las entradas y salidas de Lazkao
-
El ciclo de verano de cine al aire libre de Elgoibar contará este año con cuatro sesiones
-
Aiama Quartet acercará su fusión de jazz y prosa urbana a Oñati