- Aste honetan bertan zerbitzu berri bat jarriko dute abian Ordiziako Majori Kiroldegitik. Doako eta guztientzako kirol saioak eskainiko dituzte. "Badakigu herritar asko zaretela kirola egiten duzuenak eta garai zailak direla hauek", agertu du Jon Ander Caballero, kirol zinego-tziak. Horregatik, bide berri hau jarriko dute martxan.
Saioak Majori Kiroldegiko YouTube kanalera igoko dira egunean bitan, eta ordutik guztiek nahi duten orduan egin ahalko dituzte ariketak. "20-25 minutuko saioak izango dira", gehitu du Odilo Rivela, Majoriko gerenteak. Gainera, metolodogia eta ariketa desberdinak proposatuko dituzte; hala nola, gimnasiokoak, ciclo indoor... Hala, nahi duenak aukeratu ahalko du gehien gustatzen zaion modalitatea. Jakinarazi dutenez, Majorik dituen sare sozialetaneta webgunean (www.majori-kiroldegia.eus) emango dira ezagutzera zein egunetan zein ariketa igoko diren, eta horiek egiteko zein material erabiltzea komeni den ere bai.