- Elgoibar eta Eibarko Udalek krisi egoera honi buruzko informazio guztia batzen duten gida edo atal bereziak egokitu dituzte beren web guneetan, koronabirusaren ondorioz ezarritako alarma egoerak herritarrengan izaten ari den eragina ikusita.

Argitalpen horietan, herritarrek COVID-19ak eragindako egoeran izan ditzaketen zalantzak argitu dezakete eta, era berean, hainbat erakunde (Espainiako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Debegesa garapen agentziak...) eskaintzen dituzten dirulagun-tzen berri izan.

Ebar.eus eta elgoibar.eus web guneetan egokitutako atal berezi horietan, nola ez, Udal bakoitzak krisiaren eragin ekonomikoa arintzeko hartutako neurrien berri ere ematen da (zergak ordaintzeko epeen luzapena, Kirol Patronatuetako kuoten ordainketa geratzeko erabakiak...).

Beraz, autonomo, enpresari eta herritar orori zuzendutako informazioa dago bertan.