Irakurleek liburuak eskuragarri izango dituzte
- Konfinamenduan zehar irakurzaletasuna sustatzeko eta irakurleak diren herritarrei liburuak eskuragarri jartzeko, Amasa-Villabonako Udalak eta liburutegiko arduradunek, liburutegiko liburuak etxera eramateko zerbitzua jarri dute martxan.
COVID-19ak eragindako osasun larrialdiagatik Amasa-Villabonako udal liburutegia itxita dago, baina Udalak herritarrei zerbitzua eskaintzen jarraitu nahi du eta egitasmo berri bat martxan jarri dute.
Hala, norbaitek libururen bat etxean irakurri nahi badu liburutegira deitu eta herritarren beharrak asetzeko udalean osatu den boluntario taldearen bidez, bere etxeraino eramango zaio, beti ere segurtasun neurri guztiak betez. Jakinarazi dutenez, boluntarioek eskularruak eta maskarila erabiliko dituzte eta ahal den guztietan zuzeneko kontaktua saihestuko da.
Era berean, norbaitek liburutegiko libururen bat etxean izan eta bueltatu nahi badu, liburua etxera eramango dion boluntarioari eman eta berak liburutegira eramateko aukera ere izango da.
Zerbitzua erabili eta liburu eskaera egin nahi dutenek 943 693 224 telefono zenbakira deitu beharko dute eta ordutegia honakoa izango da: 9.00etatik 13.00etara.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Mantenimiento Urbano solo responde al 52% de las quejas y avisos recibidos
-
San Telmo de Donostia celebra desde el fin de semana el Día de los Museos con entrada libre y programación especial
-
La fiesta del marisco MarisGalicia vuelve desde este viernes hasta el 1 de junio a Gipuzkoa
-
El Ayuntamiento de Legazpi organiza un cursillo para los propietarios de perros