- Arma Plaza Fundazioaren helburu nagusietako bat Hondarribiko ondare kulturala hedatzea dela kontutan izanik, beste ekimen bat jarri du abian aste honetan. Guadalupeko gotorlekura bisita birtuala antolatu du fundazioak, Pandemiagatik irekita, Guadalupeko Gotorlekura bisita birala izenpean.

Maria Serrano Hondarribiko Turismo zinegotziak eta Fundazioko Patronatoko kideak ekimena aurkezterakoan adierazi zuenez, "XX. mendeko defentsa-eraikuntza da Guadalupeko gotorlekua, guztiongandik aski ezaguna". Pasa den hilabetetik konfinamendu egoeran gaudenez eta ezinezkoa denez gotorlekura hurbiltzea, Fundazioak bisita birtual erraz baten bidez jendearengana hurbildu nahi izan du eraikina, "bakoitzak bere gailuak erabiliz gehiago ikas dezan", Serranoren hi-tzetan.

Geografia eta Historian doktorea den Juan Antonio Saezi esker ekimena martxan jarri ahal izan du Arma Plazak. Bere Euskal Herriko defentsa arkitekturari buruzko ikerketa eta dibulgazio lanei esker, informazio zehatz eta eskuragarria eskaintzen duen bisita birtuala eratu ahal izan dela gehitu zuen Serrano zinegotziak.

Beraz, Guadalupeko gotorlekua esploratzeko eta ezagutzeko aukera hurrengo estekaren bidez dago eskuragai: hondarribiaondarea.eus/virtualguadalupe.

Argazkiek, bideoek eta planoek ehun urte baino gehiagoko historia duen defentsa esparru honetan murgilduko dituzte bisita gidatua burutzen duten pertsonei.