- Legazpiko festak bertan behera geratu diren arren, legazpinsortzecovidea.eus egitasmoak herritarrei dei egiten die bihar eta hilaren 28an euren balkoietatik herri danborradako entseguetan parte har-tzera. Entseguak 20.05ean hasiko dira, txaloen ostean.

Mikel Gurrutxagak eta Floren Gutierrezek legazpinsortzecovidea.eus webguneko euren bideoetan esaten duten moduan, etxeko edozein tresnak balio du danborra jotzeko. Zuzendari lanetan Cesar Carvallo eta Ane Garmendia arituko dira.

Teknikoki bideragarria izan dadin eta herri guztia sinkronizatuta joateko, legazpinsortzecovidea.eus webgunean zuzeneko emanaldi bat egingo da. Bertan zuzendariak ikusi ahal izango dira, eta joko diren martxak en-tzun.