- Azken egunetan gorakada egon da COVID-19 birusaren positiboetan Goierriko herrietan. Ordizian izan da igoera nabarmenena, non 60 kasu zenbatzen diren. Beasainen 34 daude identifikatuta, eta Lazkaon, Legorretan eta Zegaman, berriz seina. Ataun, Mutiloa, Idiazabal, Zaldibia, Arama, Itsasondo, Olaberria eta Seguran ere badaude positiboak, baina hiru baino gutxiago zenbatu dira oraingoz.