Eibarko Udalak hiri-altzariak desinfektatzeko lanak indartu ditu
Atzotik lau pertsona gehiago ari dira garbiketa lanetan Eibarko erdigunean eta nekazal auzoetan
- Udalak, Eibarko kaleen osasungarritasuna bermatzeko lanean jarraitzeko asmoz, Udal Brigadako langileak egiten ari diren desinfekzio-lanak indartu ditu, kontaktu gehien duten azalera eta azpiegitura guztietan egon daitekeen COVID-19 birusa ahalik eta gehien kenduz.
Horrela, atzotik, lanak egiten dituzten pertsonen kopurua 7tik 11ra igo da, desinfekzio-lanak bermatzeko, bai Eibarko erdigunean, bai auzo guztietan. Eguneroko lana (Aste Santuko jaiegunetan ere) egingo da, "modu intentsiboan eta 7.30etik 14.00etara bitartean".
Udalak orain dela 15 egun baino gehiago berrantolatu zuen Udal lantaldearen beharginen lana "alarma-egoera indarrean dagoen bitartean ildo horretan lan egiteko". Ordutik, desinfektatze-lanak egiten ari dira sodio-hipokloritoarekin kontaktu gehien duten azalera edo azpiegituretan (baranda, eskudel, igogailu, eskailera eta edukiontzietan). Era berean, Debabarreneko Mankomunitateko langileak jende gehien pilatzen den guneetan ari da lan horiek egiten.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Fermin Muguruza rememora los 40 años de 'Sarri, sarri'
-
Trabajo en 'auzolan' para iniciar a las excavaciones en el poblado de la Edad de Hierro de Munoaundi
-
“Sin activismo y decisión política, el euskera corre un riesgo muy importante”
-
“Hemos superado en ambición los proyectos estratégicos que marcamos”