- Bizitzen ari garen egoera eta garai zail hauetan Zaldibiako herritarrek haien esker ona erakutsi nahi izan diete herriko merkatariei. Hain zuzen ere, haien osasunaren aurretik, herritaron ongizatea lehenetsi izana eskertu zitzaien atzo iluntzean. Hala, egunotan eskertzak egiten diren modu bera jarraitu zuten zaldibiarrek: iluntzeko 20.00etan haien leiho eta balkoietatik txalo zaparrada eskaini zitzaien.