Produktuak hiritarrengana hurbiltzeko neurriak hartzen
- BDS Koop eraldaketa fabrikak Bidasoaldeko elikadura subirautzaren alde lanean jarraitzen duela gogorarazi zuen atzo, koronabirusaren pandemiak eragindako krisiaren aurrean. Horretarako Hondarribiko Agroaldean salmentak mantentzen dira, Aldatsa baratza bezalako kontsumo taldeek beraien produktuen banaketarekin aurrera egiten dute, Labore tokiko produktuen kontsumorako denda-elkartea irekita jarraitzen du Irunen eta Hondarribiako azokako ekoizleak lanean ari dira segurtasun neurriekin azoka berriro irekitzeko. Elkartetik bertako produktuen kontsumoa sustatzeko deia luzatu zuten atzo.
Ildo berean, MercaIrunek aurrerapauso bat eman du aste honetan bere produktuak telefonoz eskaintzeko eta etxez etxeko banaketa aktibatzeko.
Hala, MercaIrungo sei establezimenduk bat egin dute ekimenarekin, eta txarkuteria, fruta, barazki eta bakailao produktuak eskainiko dituzte. Oraingoz ekimenera atxikitu diren dendak eta bere arduradunekin harremanetan jartzeko telefonoak honako hauek dira: Bacalao Bakailuak (943 637 117), Carlos Zubikoa urdaitegia (943 634 023), Genoveva urdaitegia (943 621 360), Josimiri urdaitegia (943 631 782), Pilartxo fruta eta barazkiak (943 624 564) eta Juncal barazkiak (943 632 636).
MercaIrungo postuei buruzko informazio gehiago lortzeko, 943 638 394 telefono zenbakira dei dezakete interesa duten pertsona guztiek. Alarma egoera dela eta, merkatuko ordutegia honakoa da: 9.00etatik 13.30era goizez eta 16.30etik 19.00etara arratsaldez.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Txikilandia vuelve a Arrasate un año más, fiel a su esencia y lleno de novedades
-
Aretxabaleta: Basotxo abraza a la generación del 35 en un homenaje cargado de memoria y agradecimiento
-
EAJ/PNV de Andoain presenta una batería de propuestas para 2026 ante la "inacción de EH Bildu"
-
El Ayuntamiento de Irun organiza un curso gratuito de lenguaje de signos para jóvenes