Arma Plaza Fundazioa tele-lanean dabil egun hauetan
Hondarribiko ondare historikoa mantentzeko eta zabaltzeko ohiko lanak egiten jarraitzen dute
- Arma Plaza Fundaziotik Hondarribiko ondarea kontserbatzeko eta zabaltzeko bere lanarekin jarraitzeko tele-lana erabiltzen ari da. Hala, erakundeak jarraibide ofizialak jarraitzen ditu, bereziki martxoak 14ko Errege Dekretua, COVID-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duena, eta, ondorioz, kutsatzeko arriskua murrizteko eta birusaren hedapena arintzeko erantzukizunarekin jokatzen ari da egun hauetan. Edozein kon-tsulta edo iradokizun egiteko, hiritarrek ohiko telefonoaren bidez (943644623) edo armaplaza@armaplaza.eus helbide elektronikoaren bidez harremanetan jarri daitezke Arma Plazarekin. Fundazioak bere webgunearen bidez (armaplaza.eus) eta sare sozialeen bidez (Facebook, Twitter edo Instagram) egiten dituen jarduerak zabaltzen jarraitzen du. Fundaziotik ohiko jarduerei berriro ekiteko ahalik eta lasterren normaltasuna berreskuratzea espero da.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Betzaida Urtaza presenta el cuento infantil que une las culturas mexicana y vasca
-
Preocupación en Lazkao por el aumento de comportamientos incívicos
-
“El fuego que se extendió en 1600 no se ha apagado, todavía hay mujeres que son acusadas de brujas”
-
La crisis de la psiquiatría infantil en el Bidasoa continúa sin solucionarse, según las familias