Síguenos en redes sociales:

Errezilgo Udalak 765.000 euroko aurrekontua izango du aurten

Diru kopuru horretatik, Udalak 136.750 euro bideratuko ditu inbertsio ezberdinak egiteko

- Otsailaren 6an egindako Osoko Bilkuran onartuta izan ondoren, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak argitaratu du jada Errezilgo Udalak urte honetarako izango duen aurrekontua.

Guztira, 765.000 euro kudeatuko ditu aurten Errezilgo Udalak; diru kopuru horretatik 136.750 euro inbertsio ezberdinak egiteko bideratuko dituelarik.

Bestalde, 2020ko aurrekontuetako 237.950 euro pertsonal gastuei aurre egiteko izango dira, 223.300 euro ondasun arrunt eta zerbitzuen gastuetarako eta 124.000 euro transferentzia arruntetarako.