Apirilaren 3a izango da udalekuetan izena emateko azkeneko eguna
- Udaleku irekiak uztailaren 1etik 30era izango dira. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza etapetan dauden haur oiartzuarrek (herrian erroldatuak) edo Oiartzunen ikasten dutenek parte har dezakete.
Oiartzungo Udalak atzo udaleku irekietan izena emateko epea ireki zuen. Apirilaren 3a izango da izena emateko azkeneko eguna. Hori bai, aurten alarma egoeraren ondorioz izen-emateak online (www.gazteoiar-tzun.net/event/udalekutako-izen-ematea), e-mailez (udalekuak.oiar-tzun@gmail.com) edo telefonoz (645 005 496) egin beharko dira.
Udaleku irekietako prezioak hauek izango dira: 37 euro umeko hamabostaldi bakarrerako eta 73 euro hilabete osorako. Autobus zerbitzua ere nahi duenak 50 euro (hamabostaldia) edo 100euroko (hilabetea) tarifa ordaindu beharko du.
Ordainketa izen-ematearekin batera egin beharko da, orain arte bezala. Laboral Kutxako kontu korronte honetan egin beharko da ordainketa: ES66-3035 0126 64 1260048216.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa Driven dokumentuak partekatuz edo e-mailez bidali daiteke.
Edozein zalantza izanez gero, 645 005 496 telefonora deitu daiteke.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
“Algunos miembros de Puro Relajo no sabemos dónde vamos a tocar hasta un día antes del concierto”
-
Catorce personas atendidas este viernes en Gipuzkoa por la ola de calor
-
De récord: Pirotecnia Valenciana consigue un triplete de Conchas de Oro
-
El ‘jurado’ de NOTICIAS DE GIPUZKOA tiene muy claro el ganador del Concurso de Fuegos