Sortzaileren lana zabaltzeko DAPA proiektuari jarraipena eman diote
Azpeitiko Kulturazek ikus-entzunezko bat sareratuko du, bi astean behin eta uda bitartean, dapa.eus helbidean
- Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak jarraipena eman dio iazko udan kultur sortzaileren lana eta sorkuntza prozesuen nondik norakoak ezagutzera emateko abiatu zuen DAPA proiektuari.
Ekimenaren bigarren denboraldia joan den astean jarri zen martxan eta "uda bitartean eta bi astean behin" kultur sortzaileren bat protagonista duen ikus-entzunezko bat ikusteko aukera emango du, dapa.eus web gunearen eta daparen sare sozialen bitartez.
Xabier Gantzarain proiektuaren bultzatzailetako batek azaldu duenez, Dinamoa sormen gunean sukaldatu eta Interneten zabalduko diren lanen helburua "kultur sorkuntza bizipozaren epizentroan jartzea" da.
Edonola ere, sareratuko den lan bakoitzak "kultur-adierazpen edo sortzaile bat izango du ardatz, eta ikus-entzunezkoen barrunbeak ere sormenetik marraztuko dira, forma aldakorrekin".
Jalgi euskal kulturaren plaza ibiltariak sustatzen duen DAPA proiektuaren bigarren denboraldia Ibrahima Balde eta Amets Arzallusen artean idatzitako Miñan liburuaren inguruko ikus-entzunezkoarekin hasi zen joan den astean.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Txikilandia vuelve a Arrasate un año más, fiel a su esencia y lleno de novedades
-
Aretxabaleta: Basotxo abraza a la generación del 35 en un homenaje cargado de memoria y agradecimiento
-
EAJ/PNV de Andoain presenta una batería de propuestas para 2026 ante la "inacción de EH Bildu"
-
El Ayuntamiento de Irun organiza un curso gratuito de lenguaje de signos para jóvenes