Lazkaoko Udalak ez du arreta presentzialik
Arreta telematikoa indartu dute eta tramiteak telefono edo email bidez egin behar dira
- Lazkaoko Udalak koronabirusaren hedapena saihesteko neurriak indartu berri ditu. Horrela, astelehenean hasi zuten funtzionamendu berria, non harrera zerbitzu presentziala bertan behera utzi duten eta arreta telematikoa indartu.
Hain zuzen ere, aurrez aurreko harrera zerbitzua eten egin da baina beste bide batzuk zabaldu dituzte, hain zuzen ere, harrera telefonikoa zein email bidezkoa astelehenetik igandera, goizeko 8.00etatik arratsaldeko 20.00etara luzatuko da. Honako kanalen bitartez burutu behar dela jakinarazi dute: 943 08 80 80 edo harrerazerbitzua@lazkao.eus.
? Aurrez aurreko harrera ezinbestekoa balitz, aurrez Lazkaoko Udalera telefonoz deitu beharko da hitzordua adosteko eta behar diren segurtasun neurriak hartu ahal izateko. Horrez gain, ateetako helduleku, igogailuetako botoiak, eskaileretako baranda eta orokorrean ukitzen diren azaleren garbiketaren maiztasuna handitu eta indartu dituzte.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Así funciona la primera piscina inteligente de Euskadi: está en Bergara y previene ahogamientos
-
Zarautz refuerza la seguridad de los bañistas en el muelle con mensajes por megafonía
-
Arrasate planta cara al ruido: pantallas acústicas para San Josepe a partir de otoño
-
El PSE de Zarautz critica la concesión de licencias para 15 nuevos apartamentos turísticos