"Berdintasun Plana ez da eraginkorra izango"
Hondarribiko oposizioko hitu taldeek teknikaririk eta arlorik gabe plana ezingo dela garatu diote
- Hondarribiko oposizioko hiru udal taldeek (Abotsanitz, PSE-EE eta EH Bildu) abstenitu egin ziren pasa den osteguneko Osoko Bilkura barruko Berdintasun Planaren bozketan. Atzo kaleratu zuten ohar bateratuan azaltzen dutenez, ezin izan zuten planaren kontra bozkatu "oso garrantzitsua delako berdintasun politikak ezartzeko balioko duen dokumentu bat edukitzea". "Era berean, ezin genuen alde egin, ziur gaudelako berdintasun teknikaririk gabe eta departamentu propiorik gabe, Berdintasun Plana ez dela eraginkorra izango", diote taldeek idatzian. Gobernu jeltzaleari planaren onarketa "korrika eta presaka" egin nahi izatea lepora-tzen diote oposizioko alderdiek oharrean eta, horregatik, dokumentua aho batez onartzeko aukera galdu duela.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Orio: Motondo da un paso decisivo hacia la restauración de su humedal
-
Errenteriak igandean txistorra eta azoka izango ditu
-
«Euskalduna etxean arrotz», euskararen zapalkuntzari buruzko dokumentalaren aurkezpena Azpeitian
-
Azkoitiko Euskara Planari buruzko bi bilera ireki egingo dira abenduan eta urtarrilean