Arma Plazak Elkanoren urteurrena ospatuko du
Guadalupeko Santutegira bisita gidatu bat antolatu da larunbat honetarako, hilak 15, 10.30ean
hondarribia - Arma Plaza Fundazioak, Euskal Kostaldeko Museoen Sarearen kide izanik, Elkanoren inguruan martxoan zehar eskainiko diren ekintzekin bat egingo du. Elkanok munduari lehenengo aldiz bira eman zioneko 500. urteurrena betetzen da aurten eta sareko erakundeek historiako zati hau ekintza ezberdinen bidez ezagutzera eman nahi dute. Bere aldetik, Arma Plazak Guadalupeko Santutegira tren berdean bisita gidatu bat eskainiko du. Bertako bista zoragarriaz gozatzeaz gain, parte.hartzaileek Elkanok Guadalupeko Ama Birjinarekin duen lotura ezagutzeko aukera izango dute. Irteera larunbat honetan, hilak 15, 10.30ean aterako da San Juan de Dioseko biribulgunetik. Izena ematea ezinbestekoa izango da parte hartzeko.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Un 'gigante' en Zarautz para Laxaro, el gigante del cencerro que lleva 51 años haciendo sonar los joaldunak
-
Azpeitia aprueba un presupuesto de 28,3 millones de euros para el año 2026
-
En enero arrancará la esperada rehabilitación de la Universidad de Oñati
-
Urretxu posibilita la apertura de un supermercado de 2.000 metros en Matxinporta, el hotel de Pagoeta, Bengolea y Alkorta y Mendizabal