ordizia - Goierri Eskolako kideek ikasturtean zehar gainditu behar izan dituzten erronkak erakusgai jarri dituzte . Horretarako antolatu dute Goierri Azoka izeneko ekintza, non laugarren edizioa burutu duten giro paregabean.

Hilabetetako ahaleginaren ostean, ikasleak pozik eta harro agertu dira egin dutenarekin. Erakusketak agerian uzten du talde-lanaren edota "egiten ikasiz" metodologiaren garrantzia. Izan ere, ikasgelan ikasitakoa birmoldatuta ikusten da begien aurrean, bat-batean, ezagu-tza proiektu edo zerbitzu bihurtuta.

Goierri Azokaren barruan antolaturiko guneetan era guztietako erronkek hartu dute forma, baita ukitu sozial handiko proiektuak ere. Hala nola, Mendekotasun Egoeran Dauden Pertsonei Arretako Teknikaria zikloan, bertan diharduten profesionalen inguruko aurreiritziak ezabatu edo aldatzeko asmoarekin, hainbat bideo aurkeztuko dituzte. Horietan, hainbat giza-talderen inguruko estereotipoak lantzen dituzte: ezgaitasun fisikoa, Down Sindromea edota Alzheimerra, esaterako.

Metal Eraikuntzetako Goi Mailako zikloko ikaslek, bestalde, eguzki kolektore bat diseinatu eta fabrikatu dute. Halakoei esker, eguzkiaren indarra aprobetxatuz, eraikin bateko ur-sistema berotu daiteke. Fabrikazio Mekanikoko ikasleek, berriz, aerosorgailu bat diseinatu eta fabrikatu dute, energia elektrikoa sor-tzeko haizearen indarra aprobetxatuz. Benetako instalazio baten prototipoa garatu dute, eskala txikian, metro bateko altuerarekin.

Ingurumen alorra ere landu dute ikasleek, eta Mantentze Lan Elektromekanikoetako ikasleek plastikozko tapoiak birrindu edo xehatzen duten makina diseinatu dute.

sorkuntzaAdministrazio eta Finantzetako ikasleak, bestalde, Goiekirekin elkarlanean aritu dira. Ehungintza industrialeko formakuntza jaso duten emakume langabetuei aukera profesional erreal bat emateko beharrari erantzun nahi izan diote. Horretarako, Goierrin ehungintza arloan jardungo duen gizarteratze enpresa baten bideragarritasun plana aurkeztu dute.

Proiektu horiei guztiei Ingeniari-tza Mekanikoko lehen mailako ikasleek urtarrilean aurkeztu zituzten garabiak gehitu behar zaizkie. Garabi hauen diseinu eta fabrikaziorako, Erromako Koliseoa hartu dute oinarri, bertan mantentze-lanak buru-tzeko bete beharko lituzkeen ezaugarriak kontutan izanik.

Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi eta goi mailetako, batxilergo zientifikoko eta Ingeniaritzako ikasleek hartu dute parte Goierri Azokan. Euren ezagutza aplikatu eta sormenari, teknologiari eta berrikuntzari heldu behar izan diote proposatutako erronkei aurre egin, diseinatu eta fabrika-tzeko.

Azoka bereziki ikasleei zuzentzen zaie, Lanbide Heziketak eskaintzen dituen aukerak ezagutu ditzaten, bakoitzak aukeratutako ziklotik haratago. Proiektuen aurkezpenarekin amaitu dute Erdi eta Goi Mailako zikloetako ikasleek teoria fasea eta orain praktiketan hasiko dira.