Irura - Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta Aniztasun sailak Irurako Udalarekin elkarlanean Frida Kahlo, artista eta aktibista erakusketa antolatu du. Bihar zabalduko dute eta igandea, martxoaren 8ra, bitarte zabalik izango da herri eskolako gela borobilean.
Aitziber Alonsok egin ditu komisario lanak eta, gainera, Fridaren biografian oinarritutako ilustrazioak marraztu ditu. Modu koloretsu eta artistikoan, emakume aparta honen bizitza ezagutzeko aukera paregabea izango dute iruratarrek.
Gainera, Kahloren artelanen irudiak eta bere izaeran inspiratutako objektuak egongo dira ikusgai erakusketan. Aipatzekoa da Paoletta Balmelli artista suitzarrak espresuki egindako murala. Donostia Kultura ekotzi eta utzitako erakusketa da. Zabalik izango da astelehenetik ostegunera 16.30etik 19.00etara, ostiralean 16.30etik 18.00etara, eta larunbatean eta igandean, 11.30etik 14.00etara.
1954an, hil ondoren, izan du Frida Kahloren bizitzak eta lanak oihartzunik handiena. Mundu mailan mexikar kultura eta feminismoaren aldarrikapen sinbolo bihurturik.
Bestalde, asteartean, martxoaren 3an, Irurako Udalak erakusketaren inguruan serigrafia tailerra antolatu du. Saio irekia izango da, 16.30etik 18.30era burutuko da, eta 2009tik 2012ra jaiotako guztientzat da.