Síguenos en redes sociales:

Dominak Tolosako piano-jotzaileentzat

Dominak Tolosako piano-jotzaileentzat

Tolosa. Aurten ere parte hartu dute Tolosako Eduardo Mocoroa udal musika eskolako ikasleek Inauterien aurretik Andoainen egin den piano jaialdian. Guztira, hamar gaztetxo izan dira Andoaingo Udalak eta Deiadar elkarteak hamabosgarren aldiz antolatzen duten Andoaingo Piano Jaialdian. Tolosar ikasle gazteek urrezko zein zilarrezko dominak lortu dituzte. Ezbairik gabe, urtean zehar egiten duten lan bikainaren adierazgarria da lortu dituzten emaitzak. Irudian, jaialdian parte hartu duten ikasleak.