Iker Casanovak hitzaldia eskainiko du asteartean
EH Bilduko udal taldeak antolatu duen ekitaldia tokiko merkataritzaren egoera izango du hizpide
IRUN - Bidasoa eskualdeko tokiko merkataritza egoera zailean dago: Irunen 2011 eta 2018 urteetan bitarte, tokiko merkatariza %29,49 jaitsi zen, Euskal Autonomia Erkidegoko daturik altuena. Horretaz aritzeko Tokiko merkatalguneak kolokan izenburua duen hitzaldia antolatu du Irungo EH Bilduk. Hitzaldia, astearte honetan (otsailak 25), arratsaldeko 19.00etan Irungo Palmera Montero guneko 2. aretoan izango da, EH Bilduko legebiltzarkide Iker Casanovaren eskutik. Casanovak, EH Bilduko udal taldetik diotenez "sakonki landu du merkataritzak EAEn duen egoera, eta azalera handiko merkatalguneak mugatzen dituen Establezimendu Komer-tzial Handien Lurralde Antolamenduari buruzko legearen sustatzailea izan zen". Hitzaldia irekia izango da.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Donostia Turismoa suma fuerzas para atraer a visitantes y donostiarras al comercio local
-
Bergara Antzerki Musikala (BAM!) representará el 23 de diciembre en el Teatro Principal de Donostia su nueva obra 'Hamelingo txirularia'
-
Gabonak Zuretzat alegrará la Navidad a los donostiarras
-
Hondarribiko arrantzaren memoria gazteei transmititzeko bi argitalpen kaleratu ditu Done Pedro Itsas Gizonen Kofradiak