Urpekoak saria jokatuko da gaur Ordiziako Majori Kiroldegian
Gaur jokatuko da zazpigarren edizioa, eta goizean eta arratsaldean izango da txapelketa
ordizia - Ordizia Kirol Elkartea Urpekoak Euskal Herriko Urpeko Igeriketa Federazioaren laguntza eta Ordiziako Udalaren babesarekin, gaur egun osoan zehar Ordiziako Majori Polikiroldegiko igerilekuan, zazpigarren Ordizia Urpekoak Saria txapelketa antolatu du.
Ekitaldian, Kataluniatik datozen bitaldeek, Balearetatik, Gaztela eta Leondik eta Aragoitik talde bana, Nafarroako beste bi taldek eta Euskadiko beste bi taldek hartuko dute parte, guztira bederatzi taldeko 200 igerilari batuz. Parte-hartzaileen artean Espainiako selekzioarekin Europa zein Munduko txapelketetara joan diren hainbat igerilari izango dira bertan.
Txapelketa bi jardunaldietan zatituko da: lehena, goizeko 9.30etik 12.30era eta bigarrena, 16.30etik-19.00tara. Hegatsak erabiliz, txapelketari erritmo biziago bat ematen dion betiko igeriketarengandik aldentzen den modalitate hau ikusiko da. - M.A.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
El abogado del acusado de la muerte de Lukas Aguirre no hará escrito de defensa si no se amplía el plazo
-
Asensio asegura no tener "ninguna preocupación" ante una posible citación judicial
-
La Diputación dirige 1,87 millones a ayudas que apoyan el emprendimiento
-
La Guardia Municipal interceptó diez drones sin permiso de vuelo en 2023 en Donostia