Irabazleek olerkiak irakurriko dituzte sari banaketan
Pasaia - Pasaiako Udalak antolatutako XX. Poesia Lehiaketako sari banaketa egingo da datorren otsailaren 13an, Trintxerpeko liburutegian, 19.00etan. Euskarazko irabazleen jatorrizko lanak Pasaia Hiria-Xabier Portugal eta gaztelerazkoak Villa de Pasaia-Altamira Puente bildumetan argitaratzen dira 2013ko ediziotik aurrera. Ekitaldia irekia izango da eta nahi duen oro hurbildu daiteke irabazleek irakurriko dituzten olerkiak entzutera eta liburuen ale bat eskuratzera.
Poema bilduma hauek saritu dira euskaraz aurtengo lehiaketan: batetik, Aitor Kaltzakorta Belaustegiren Euria zara-zara (lehen saria, 1.200 euro); eta bestetik, Goiatz Labandibar Arbelaitzen Interpretazioak G minorren (bigarren saria, 600 euro). Irati Goikoetxea Asurabarrena eta Nerea Beldarrain Ugalde idazleak aritu dira epaimahai lanetan.
Gazteleraz, Rosa Rubio Ariasen Quién anda en la playa poema liburuak 1.200 euroko lehenengo saria jaso du. Francisco Serrano Rangelen Tu otro nombre poesia liburuak 600 euroko bigarren saria jaso du. Epaimahaiko kideak izan dira Elena Román, Jesús María Cormán eta Félix Maraña idazleak.
Lehiaketa 1980an sortu zen, Antxoko liburutegiko liburuzain Altamira Puenteren (1915-2013) literatura zaletasunari esker. Zenbait pertsonak laster egin zuten bat proiektuarekin; tartean, eta bereziki, Xabier Portugalek (1951-2008). Honek bultzada nabarmena eman zion lehiaketari zinegotzi eta alkate izan zenean. - A.M.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
El 17 de mayo inaugurarán en Legazpi un espacio en memoria de los bebés fallecidos
-
El puerto de Mutriku servirá de marco a la cuarta jornada de la Liga de Trainerillas de Gipuzkoa este sábado
-
La Oficina de la Energía de Azpeitia ha atendido más de 200 consultas en su primer año de andadura
-
En busca de la mejor hamburguesa 'made in Azpeitia'